XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EOMak pitxerra hartu eta zurrutada bat egin zuen.

Uuuf! egin zuen, ahoan zeukan likidoa aretoan zehar sakabanatuz.

Zer da edabe madarikatu hau, Maiatzaste?.

Kafea erantzun zion erreginak. Xigortu berria.

-Hau nazka, neska! Non duzue zorakasa? Nola? itaundu zion erreginak.

Burbuiladun eta gasdun zorakasa! ihardetsi zion EOMak.

Gosariarekin, zorakasa! Gosari eskasa, ez dagoenean zorakasa! Zorakasa da nire arnasa! Zorakasa edango bagenu gainera tarra-ta-ta-ta egingo genuke.

Zer esan nahi du? galdetu zion erreginak Sophieri, berriro beltzuri.

Zer da tarra-ta-ta-ta hori? Neska serio-serio jarri zen.

EOMa: hemen ez dago zorakasik! esan zuen.

Eta tarra-ta-ta-ta egitea erabat debekaturik dago!.